XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

izarputz nanoa Deskribapena

Geastrum generoa nahastezinekoa da, eta onddoen artean, bere morfologiagaitik, guztiz deigarria.

Gasteromizeto guztiak bezala, bi bildukin azaltzen ditu, hauetako kanpokoa edo kanpoko peridioa oso lodia da eta zenbait laziniatan irekitzen da, izar gisa, nondik eta izarputz izena datorkion, onddoaren errestoa, bere barruko bildukinaz, erdian esfera gisa geratzen da, guztiz mugaturiko puntako poro batetik irekitzen den arte.

Irudituriko espeziea, erreza da bereizteko, genero hontako txikiena izateagaitik, kanpoko azala edo peridioa, behin irekia, ez du 4 zm.zko diametroa lortzen, triangularreko 6-10 beso dituela, krema edo larru argi kolorekoa, bere erdian esfera txiki bat azaltzen, barruko peridioa, zko diametrokoa, gris-berun kolorekoa, hanka txiki batetik lotua, kanpoko azala lehortzean ikuskorra izanik eta puntako-poro zorrotza duela, erregular, ildaskatua eta garbiki mugatua.

Esporek eragina, barrukoa marroi kolorekoa da.

Mikroskopioa Espora esferikoak, mikroskopiotik marroi kolorekoak, ormak gogorki garatxodunak, zko diametrokoak.

Adarturiko harizpiek osaturiko kapilizioa, orma lodikoa da, mikroskopiotik marroi kolorekoak, zko diametrokoak.

Ekologia Espezie urria, udazkenean fruktifikatzen duena, larre eta oihan lehorretan, pinadi, amezti eta artedietan batez ere.